jueves, 30 de octubre de 2008

LEHENENGO JARDUERAREN HAUSNARKETA


Etxagueren "Didaktika Orokorra" kontuan hartuz, jarduera bat plangintzatzeari ekin genion. Hiru jarduera ezberdin burutu genituen, bakoitzak egindako karrerarekin erlazionatua; Garazik (Psikologia) etikako jarduera bat planifikatu zuen, genero indarkeriaren inguruko hausnarketa bat egiteko asmotan. Iñakik (zuzenbidean aditua) irakasleek ikasleekiko harremanetan duten erantzunkizuna legalaren inguruko klase bat prestatu zuen. Malbak (Historia) Iraultza Burgesa eta Karlistaden inguruko eztabaida eta irteera jardunaldiak prestatu zituen.


Bakoitzak testua bakarka irakurri ondoren (egia esan Etxagueren testuaz ez genuen hitz egin), bere jarduera indibidualki zirriborratu zuen, eta bukatzean gure jarduerak denon artean komentatu genituen. Hau, oso aberatsa izan zen guztion jarduerak hobetzeko. Besteen iradokizun eta ekarpenak jarduerak edukiz bete zituen eta gaizki ulertu metodologikoak zuzendu genituen, halaber, plangintzan eskatzen ziren atal bakoitzari zegokiona hobeto barneratzen lagundu zigun talde lanak. Hau guztia, klase orduan burutu genuen.


Egia esan, jarduera baten plangintza egiten genuen lehenengo aldia zenez, arrotza egin zitzaigun, hori izan zen izandako arazo bakarrenetarikoa. Ez genekien ondo zati bakoitzean zer definitu behar genuen. Bestalde, edukien atalean Lorearen azalpenak behar izan genituen hiru azpi ataletan banatzen zela jakiteko (edukien barne;kontzeptuak, prozedurak eta jarrerazkoak).

Espero dugu, ohitura edo praktikaren bitartez gure jardueren planifikazioak hobetzen joatea.

miércoles, 29 de octubre de 2008

AGURRA! ONGI ETORRIAK GURE BLOGERA!



Ongi Etorriak gure bolgera!

Lorea Fernandez-en ikasgairako, talde kideok, Teknologia berrien ikasgaiean egindako ariketa guztiak txertatuko ditugu blog honetan, beraz, esku honek bertara sartutako guztioi agurtzen dizue eta gure ongi etorri beroena.