miércoles, 17 de diciembre de 2008

AMAIERAKO HASUNARKETA

Lorea Fernandez-en klasean internetek eskaintzen dituen aukera ezberdinak erabiltzen ikasi dugu eta hauei erabilera praktiko bat ematen saiatu gara. Gehien erabili dugun tresna blog hau izan da dudarik gabe, izan ere, gure hausnarketa guztiak bertan txertatzen saiatu izan gara. Bestetik hezkuntza arloarekin erlazionaturiko web orri ezberdinak ikusi ditugu, hezkuntza digitalarekin eta ikaskuntza birtuala, interesgarria iruditu zaiguna. Wikien erabilera praktikoa ere ulertu genuen Youtube-ko bideo baten bitartez, eta egia esan web 2.0ak duen alderik positiboena hau dela uste dugu interaktibitatea eta partehartze dinamikoa sustatzen duela. Denak bilakatu gaitezke subjektu aktibo sarean. Egia esan, arazo gehien eman zigun programa Slide share izan zen, kostatu zitzaigun power point blogera igotzera eta oso praktikoa den arren, ez zintzaigun hain erosoa iruditu, gure pazientziarekin bukatu zuen pixkat. Hala ere orain dotoretu egin da gure bloga teknologien itzalak power pointarekin. Loreak komentatu zigun egum Web 3.0-az ere hitz egiten hasi dela, azkar egokitu beharko gara, web 2.0 oraintze barneratzen hasi baitugu, egia esan horrelako programa eta web orrialdeen erabilera behin beharra sortzen zigunean nagusituko dela, baina hauen ezagutza ezinbestekoa dela uste dugu. Joku digitalekiko genituen aurreiritziak ere aldatu ditugu, eta beste internet erabilera bat posible dela uste dugu, egokiagoa, ikaskuntza prozesura begira oso erabilgarria eta informazio gizartea, ezagutzaren gizartea bilkatu dezakeena, beti ere mediak modu kritiko eta eraikitzaile batean erabiltzen diren bitartean.

Laster arte eta mila esker gure bloga bisitatu duzuen guztioi!!!

jueves, 11 de diciembre de 2008

JOKO DIDAKTIKOEN KONPARAKETA

Loreak joko didaktiko ezberdinak eskaini zizkigun, guk "errefuxiatuak" jokoa eta "onddoak" aukeratu genituen, gero ikaskide batzuk geografiakoa hartu zuten eta entretenigarriagoa eta guretzat didaktikoagoa iruditu zitzaigun, gehiago ikas genezakeela joko horrekin, baina helburua bi jokoak analizatzea zen. Software hezitzaile eta pedagogikoen inguruan bi testu irakurri genituen bakoitzak bere etxean, bakarka. Lehena Pablo Rios Cabrerarena "Concepción del software educativo desde la perspectiva pedagogica" eta bigarrena; Pere Marques Graells, Bartzelonako unibertsitate autonomikoko doktorearen " Criterios para la selección de software educativo".
Behin jokoetara jolastu ondoren eta etxean bakarka lanketa teorikoa prestatu ondoren, gaur klasean jokoak aztertzen ibili gara gure ebaluazio prespektibatik.
Bi jokoak konparatu ditugu galdera batzuen formulazioa eginez, eta joko bakoitzak galderari nola erantzuten zion aztertuz. Orokorrean ados geunden gaurko ariketan. Galdera orokorrenetan helburuak, prozedurak eta ondorioetan erabat ados geunde. Multimedia eta interaktibitateari dagokionean eduki dugu eztabaida gehiago.
Azkenik, hausnarketak ondorio orokor hauek ateratzera eraman gaitu, jarduerak kritika bat garatzen ere lagundu digularik:
KRITIKA:
Iruditzen zaigu, multimedia jokoen produkzio handiagoa eman daitekeela beste herrialde batzuetan, horregatik gure eskoletan joko hauek planteatzerako orduan euskaraz eskaintzea eta linguistikoki egoki planteatuak egoteaz ziurtatu behar gara hezitzaileak.
Hezitzaileentzako atal berezi bat egon beharko luke joko didaktiko hauetan, guk ere zein helburu dituen jokuak eta zein aukera eskaintzen dituen ezagutzeko. Arazoei aurre egiteko eta ahal izanez gero talde lan aktiboa eta dinamikoa planteatzeko.
Software hezitzaile hauek positiboak dira, beti ere programazio baten barruan kokatuak daudenean eta gaitegien osagarri edo lagungarri moduan. Joko didaktikoak bitarteko alternatibo moduan, osagarri gisa, ikusten ditugu erabilgarri.

jueves, 4 de diciembre de 2008

BOST ORDU BANATZEAREN ARAZOAK




Denok ados geunden tutoretzari ordu gehiago eskaini behar zitzaizkiola, ikaslearen jarraipenak eta orientazioak garrantzi handia baitu. Horrela bi ordu ipini diogu, nahiz eta Garazik 3 ordu emango zizkion.
Ondoren, gure artean desadostasunak agertu dira. Iñaki EGB sistema zaharrean ibilia zen eta ez zuen sistema berria ezagutzen, baina bere ustez ikasgai instrumentalei (matematika, gizarte zientzia eta natur zientziei) ordu bana gehiago eman behar zitzaien. Bere ustez, behin ibilbide unibertsitarioa hasita, aukeratutako karreraren arabera bizitzan ez baitira berriz asignatura horiek ikutzen (letretatik bazoaz agur betirako matematika, eta alderantziz). Horrela, ikasleak ondare kultural handia izango du bere lanbidearen zati izango ez diren gaietan. Beste ikasgaiak (heziketa fisikoa, teknologia, plastika, ingelesa, erligioa…) ikasleak afiziotzat izan ditzake eta klasetik kanpo nahi duenean sakon dezake horietan.
Malbak eta Garazik DBHko sisteman adituak beste ikuspuntu bat daukate, halere Gizarte Zientziei ordu bat gehiago ematea onartu dute. Batetik, tailerren ekarpenak inportanteak direla konbentzitu dute Iñaki (zeinek tailerrak inoiz landu ez dituen) eta ordu bat gehiago jarri diegu tailerrei. Bestetik, euskeran denbora gehiago sartuz gero aukera emango luke euskal literatuta edo gure kulturako beste gai espezifikoren bat lantzeko, bertsolaritza, euskal mitologia, euskaltzale garrantzitsuenak. Gainera uste genuen Euskal Herrian egonik euskarak eta gaztelerak ezin zituztela ordu kopuru berdinak izan. Gaztelera komunikabide, bitarteko gehiagotan ematen denez Euskarak eskoletan pisu gehiago izan behar duela uste dugu, euskara sustatzeko eta gizarteratzean ikasleak euskara maila egoki batekin ateratzea eskolatik.
Malbak ingelesari ere ordu bat gehiago ematekoa zen, baina bukatu zaizkigu banatzeko 5 orduak.
BIGARREN PRAKTIKA:
Bigarren praktikaren ordu banaketak batetik, Iñakiren logika arkaikoa darabil. Hau da, ikasgai fuerteak landu kultura orokor gisa gero espezializazioa bait dator, eta akabo betirako ikasketa horiek. Bestetik, Malbarentzat argi eta garbi lan merkatura zuzendutako ikasgaiak dira.Merkatu exigentziei bideraturikoa.
Ikasgai konfliktiboak euskera/gaztelera dikotomia eta erligioa izaten dira.
Azkenik, errefortzu orduen planteamendua hasieran egokia iruditu zitzaigun arren, gerora konturatu gara hizkuntza eta matematikari eskainitakoak zirela. Garazik ondo adierazi duen moduan, nerabeek beste gai batzuetan beharrezkoagoak dituzte errefoertzu orduak, tutorien indartzean hainbat gai jorratzea ahalbidetzen du, nerabearen egunerokotasunean erabilgarriak izan daitezkenak; lanbide orientazioa, orientazio sozio pertsonala, sexualitate tailer eta hitzaldiak, drogak eta hauen arriskuak, bizitza heldurako prestakuntza...Hau izan da ondorio aberasgarriena, denok bat egin dugu Garazik planteatutakoarekin. Beraz, ikasgai finkoei errefortzu orduak eskaintzearekin ez dugu bat egiten eta tutoriak indartuko ditugu batez ere gai hauek landu daitezen eta klase harremana sendotzeko asmoz, beti ere euskarari, gizarte zientziei eta tailerrei bere margena apur bat zabalduz.