Loreak joko didaktiko ezberdinak eskaini zizkigun, guk "errefuxiatuak" jokoa eta "onddoak" aukeratu genituen, gero ikaskide batzuk geografiakoa hartu zuten eta entretenigarriagoa eta guretzat didaktikoagoa iruditu zitzaigun, gehiago ikas genezakeela joko horrekin, baina helburua bi jokoak analizatzea zen. Software hezitzaile eta pedagogikoen inguruan bi testu irakurri genituen bakoitzak bere etxean, bakarka. Lehena Pablo Rios Cabrerarena "Concepción del software educativo desde la perspectiva pedagogica" eta bigarrena; Pere Marques Graells, Bartzelonako unibertsitate autonomikoko doktorearen " Criterios para la selección de software educativo". Behin jokoetara jolastu ondoren eta etxean bakarka lanketa teorikoa prestatu ondoren, gaur klasean jokoak aztertzen ibili gara gure ebaluazio prespektibatik.
Bi jokoak konparatu ditugu galdera batzuen formulazioa eginez, eta joko bakoitzak galderari nola erantzuten zion aztertuz. Orokorrean ados geunden gaurko ariketan. Galdera orokorrenetan helburuak, prozedurak eta ondorioetan erabat ados geunde. Multimedia eta interaktibitateari dagokionean eduki dugu eztabaida gehiago.
Azkenik, hausnarketak ondorio orokor hauek ateratzera eraman gaitu, jarduerak kritika bat garatzen ere lagundu digularik:
KRITIKA:
Iruditzen zaigu, multimedia jokoen produkzio handiagoa eman daitekeela beste herrialde batzuetan, horregatik gure eskoletan joko hauek planteatzerako orduan euskaraz eskaintzea eta linguistikoki egoki planteatuak egoteaz ziurtatu behar gara hezitzaileak.
Hezitzaileentzako atal berezi bat egon beharko luke joko didaktiko hauetan, guk ere zein helburu dituen jokuak eta zein aukera eskaintzen dituen ezagutzeko. Arazoei aurre egiteko eta ahal izanez gero talde lan aktiboa eta dinamikoa planteatzeko.
Software hezitzaile hauek positiboak dira, beti ere programazio baten barruan kokatuak daudenean eta gaitegien osagarri edo lagungarri moduan. Joko didaktikoak bitarteko alternatibo moduan, osagarri gisa, ikusten ditugu erabilgarri.

1 comentario:
Oso interesgarria egin duzuen hausnarketa. Egia esan, jokoen erabilpena nola eta noiz egitea ez da erraza irakasle batentzat, horregatik ariketa honen helburua hori da, ohartzea zer dagoen joko baten atzean eta zer aukera eskaini ditzakeen ikasleekiko eta lantzen ari garen edukiekiko. Ondo dago kontuan hartzea, jokoak ere bidea direla beste helburu batzuk lortzeko.
Publicar un comentario