

Denok ados geunden tutoretzari ordu gehiago eskaini behar zitzaizkiola, ikaslearen jarraipenak eta orientazioak garrantzi handia baitu. Horrela bi ordu ipini diogu, nahiz eta Garazik 3 ordu emango zizkion.
Ondoren, gure artean desadostasunak agertu dira. Iñaki EGB sistema zaharrean ibilia zen eta ez zuen sistema berria ezagutzen, baina bere ustez ikasgai instrumentalei (matematika, gizarte zientzia eta natur zientziei) ordu bana gehiago eman behar zitzaien. Bere ustez, behin ibilbide unibertsitarioa hasita, aukeratutako karreraren arabera bizitzan ez baitira berriz asignatura horiek ikutzen (letretatik bazoaz agur betirako matematika, eta alderantziz). Horrela, ikasleak ondare kultural handia izango du bere lanbidearen zati izango ez diren gaietan. Beste ikasgaiak (heziketa fisikoa, teknologia, plastika, ingelesa, erligioa…) ikasleak afiziotzat izan ditzake eta klasetik kanpo nahi duenean sakon dezake horietan.
Malbak eta Garazik DBHko sisteman adituak beste ikuspuntu bat daukate, halere Gizarte Zientziei ordu bat gehiago ematea onartu dute. Batetik, tailerren ekarpenak inportanteak direla konbentzitu dute Iñaki (zeinek tailerrak inoiz landu ez dituen) eta ordu bat gehiago jarri diegu tailerrei. Bestetik, euskeran denbora gehiago sartuz gero aukera emango luke euskal literatuta edo gure kulturako beste gai espezifikoren bat lantzeko, bertsolaritza, euskal mitologia, euskaltzale garrantzitsuenak. Gainera uste genuen Euskal Herrian egonik euskarak eta gaztelerak ezin zituztela ordu kopuru berdinak izan. Gaztelera komunikabide, bitarteko gehiagotan ematen denez Euskarak eskoletan pisu gehiago izan behar duela uste dugu, euskara sustatzeko eta gizarteratzean ikasleak euskara maila egoki batekin ateratzea eskolatik.
Malbak ingelesari ere ordu bat gehiago ematekoa zen, baina bukatu zaizkigu banatzeko 5 orduak.
BIGARREN PRAKTIKA:
Bigarren praktikaren ordu banaketak batetik, Iñakiren logika arkaikoa darabil. Hau da, ikasgai fuerteak landu kultura orokor gisa gero espezializazioa bait dator, eta akabo betirako ikasketa horiek. Bestetik, Malbarentzat argi eta garbi lan merkatura zuzendutako ikasgaiak dira.Merkatu exigentziei bideraturikoa.
Ikasgai konfliktiboak euskera/gaztelera dikotomia eta erligioa izaten dira.
Azkenik, errefortzu orduen planteamendua hasieran egokia iruditu zitzaigun arren, gerora konturatu gara hizkuntza eta matematikari eskainitakoak zirela. Garazik ondo adierazi duen moduan, nerabeek beste gai batzuetan beharrezkoagoak dituzte errefoertzu orduak, tutorien indartzean hainbat gai jorratzea ahalbidetzen du, nerabearen egunerokotasunean erabilgarriak izan daitezkenak; lanbide orientazioa, orientazio sozio pertsonala, sexualitate tailer eta hitzaldiak, drogak eta hauen arriskuak, bizitza heldurako prestakuntza...Hau izan da ondorio aberasgarriena, denok bat egin dugu Garazik planteatutakoarekin. Beraz, ikasgai finkoei errefortzu orduak eskaintzearekin ez dugu bat egiten eta tutoriak indartuko ditugu batez ere gai hauek landu daitezen eta klase harremana sendotzeko asmoz, beti ere euskarari, gizarte zientziei eta tailerrei bere margena apur bat zabalduz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario