jueves, 13 de noviembre de 2008

TEKNOLOGIEN ITZALAK

Teknologien Itzalak2
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: teknologia)

Manuel Area Moreira-ren artikulua "Problemas y retos educativos ante las nuevas tecnologías digitales en la sociedad de la información" irakurri eta hausnartu ondoren Power Point bat osatu dugu, teknologia berrien problematikarekin. Tematika hau egunerokotasunean entzuten da azken boladan, taldeko hirurok gure iritziak bildu ditugu gai honen inguruan gure bogean txertatzeko asmoz;
Teknologia berriek hezkuntzaren metodologia eta izaera eraldatu dute. Egungo hezkuntza gizarte industrial bat hornitzera bideratua jarraitzen du baina gizartea eraldatu da eta eskola ere eraldatu beharrean gaude. Teknologia berrien integrazioak hezkuntzan famili arloan zein zentroetan arazoak ere eragiten dituztela uste dugu. Munduan ezberdintasunak areagotu besterik egiten ez dituen bitartean.

FAMILI ARLOAN:
Gurasoak ez daude ikasleak bezain prestatuak teknologietan, eta orduan seme-alabei laguntzeko hankamotz eta ezgauza sentitzen dira. Izan ere, Gurasoek hezkuntza tradizionala eta klasikoa ezagutzen dute, eta teknologia ikaskuntzekin eta irakasleekin mesfidati edo kritiko izan daitezke. Kontutan izan gabe, famili askori ekonomiak ez diela aukerarik ematen teknologia horiek eskuratzeko.

IRAKASKUNTZAN:
Ordenagailuak ikaskuntzarako eta jolasetarako balio du, eta lanetik hasita interneterako eta jolasetarako tentaziora igaro daitezke ikasleak.
Arazo informatikoak gertatzen direnean, eta teknologiak ez badabiltza, galduta daude irakasleak eta ikasleak, B planik ez badago.
Programak egunero eguneratzen eta hobetzen dira, eta tresna batzuk menperatzen jakiten direnerako zaharturik gera daitezke.
Konputagailuek eta teknologiek dirua balio dute, eta ikastetxe eta etxe guztiek ez daukate ekonomia berbera. Egun, oraindik ez da nahikoa inbertitzen hezkuntzan eta administrazioak ez ditu garai berri hauetarako konponbide nahiko eskaintzen. Talka, haustura digitala ematen delarik arlo ezberdinetan.

MUNDUAN:
Uste dugu, kontutan hartu behar dugula, mendebaldeko ikuspegi batetik haratago, hau globalizazioaren garapen positiboa jasaten duten herrialdeetan ematen ari den problematika bat dela. Eta herrialdeen arteko ezberdintasuna areagotu besterik egiten ez duela. Zenbat diru gehiago gastatu behar dugu gure ongizate materialean (ordenagailuak, pantaila digitalak, antibirusak, konponketak, elektrizitatea, sarera konektatzea...)? Gure kontsumoa desorbitatua da eta sistemak hori oraindik gehiago areagotzeko teknologi berriekiko menpekotasuna eskaintzen digu, denbora aurreztea eskaintzen digute (denbora eraginkorragoa bihurtzea, ezinbesteko faktorea ekonomia kapitalista batean) eta trukean gure printzipioak, baloreak saltzen dizkiegu. Honela, mundu fantastiko irreal eraiki batean txertatuak gaude, errealitatetik oso urrun, eta ziber espazioa falta zitzaiguna zen gure mundua oraindik eta fikzionatuagoa izateko, egunean zenbat pertsona gosez hiltzen diren ez arduratzeko, munduko aberastasunen banaketa desproportzionatuak ez amorratzeko, eta ezer egiterik ez dugula barnearazten digute, kontsumitzen jarraitzeko, zoriontasun material faltsu bat bermatzeko.

Gure herrialdean ere, Euskal Herrian egoera ekonomiko oso ezberdinak daude, ezberdintasun ekonomikoak batzuen eta besteen artean geroz eta handiagoa delarik, inmigrazioa jasotzen ari gara (marrokiarrak, saharauiak, errumaniarrak, txinatarrak...) eta hezkuntza ez da hauen integrazio sozialaz arduratzen, ez ditu hezkuntzan inmigrazio teknikariak, psikologoak, itzultzaileak kontratatuko ikasleei zerbitzu egoki bat eskaintzeko, baina miloiak gastatuko ditu makina berriak ikastetxeetan integratzeko. Zeintzuk gaude lehenengo? Ordenagailuak, makinaria ala gu, pertsonok?
Azkenik eta Manuel Area Moreiraren testuan oinarriturik, uste dugu arrazoi osoa duela informazio gizarte bat garela esatean, dudarik gabe, nahi haina informazio dugu, gehiegitxo eta guzti, baina honek ez du arazoa desagertarazi, guztiz kontrakoa, ezagutza falta nagusitu da.







jueves, 30 de octubre de 2008

LEHENENGO JARDUERAREN HAUSNARKETA


Etxagueren "Didaktika Orokorra" kontuan hartuz, jarduera bat plangintzatzeari ekin genion. Hiru jarduera ezberdin burutu genituen, bakoitzak egindako karrerarekin erlazionatua; Garazik (Psikologia) etikako jarduera bat planifikatu zuen, genero indarkeriaren inguruko hausnarketa bat egiteko asmotan. Iñakik (zuzenbidean aditua) irakasleek ikasleekiko harremanetan duten erantzunkizuna legalaren inguruko klase bat prestatu zuen. Malbak (Historia) Iraultza Burgesa eta Karlistaden inguruko eztabaida eta irteera jardunaldiak prestatu zituen.


Bakoitzak testua bakarka irakurri ondoren (egia esan Etxagueren testuaz ez genuen hitz egin), bere jarduera indibidualki zirriborratu zuen, eta bukatzean gure jarduerak denon artean komentatu genituen. Hau, oso aberatsa izan zen guztion jarduerak hobetzeko. Besteen iradokizun eta ekarpenak jarduerak edukiz bete zituen eta gaizki ulertu metodologikoak zuzendu genituen, halaber, plangintzan eskatzen ziren atal bakoitzari zegokiona hobeto barneratzen lagundu zigun talde lanak. Hau guztia, klase orduan burutu genuen.


Egia esan, jarduera baten plangintza egiten genuen lehenengo aldia zenez, arrotza egin zitzaigun, hori izan zen izandako arazo bakarrenetarikoa. Ez genekien ondo zati bakoitzean zer definitu behar genuen. Bestalde, edukien atalean Lorearen azalpenak behar izan genituen hiru azpi ataletan banatzen zela jakiteko (edukien barne;kontzeptuak, prozedurak eta jarrerazkoak).

Espero dugu, ohitura edo praktikaren bitartez gure jardueren planifikazioak hobetzen joatea.

miércoles, 29 de octubre de 2008

AGURRA! ONGI ETORRIAK GURE BLOGERA!



Ongi Etorriak gure bolgera!

Lorea Fernandez-en ikasgairako, talde kideok, Teknologia berrien ikasgaiean egindako ariketa guztiak txertatuko ditugu blog honetan, beraz, esku honek bertara sartutako guztioi agurtzen dizue eta gure ongi etorri beroena.